Boxeo jaialdia egingo da uztailaren 1ean Lubakin

Baleike 2017ko eka. 23a, 09:21

Azken urteotan bezala, San Pedro jaiekin batera, boxeo jaialdia antolatu du Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak. Sei borrokaldi izango dira eta, berrikuntza bezala, horietatik bi emakumezkoenak izango dira. Zumaiako klubeko boxeolari batek ere hartuko du parte. Jaialdia 22:00etan hasiko da.

Borrokaldiak honako hauek izango dira:

  1. 64 kilotan: Lander Campo (MGZ-Bilbo) vs Youssef Hamid (BasaKick-Urduliz).
  2. 60 kilotan: Izar Martinez (MT boxing) vs Maider (BasaKick-Urduliz).
  3. 65 kilotan: Carlos Barreras (MGZ-Bilbo) vs Gaby Hidalgo (MT boxing).
  4. 63 kilotan: Mady Diame (Zumaia boxing) vs Valentin Terrero (Club Logroño).
  5. 77 kilotan: Josua Iglesias (Paco Bueno) vs Mikel Elizondo (Club Izar).
  6. 59 kilotan: Amaia Perez (Club Anoeta) vs TBA

Lehiatuko dutenen artean 18 urteko Mady Diame, Zumaiako klubeko kidea dago. Senegaldarra jaiotzaz, urteak dira Zumaian bizi dela. Astigarragan egin zuen debuteko borroka eta baita irabazi ere hiru roundetan nagusi izango ondoren. 

Sarrerak datorren astean jarriko dira aurresalmentan, Ernio, Kabi eta Tximista tabernatan, 7 euroan harmailetarako eta 10 euroan pistan.