2017/07/02 10:00etan

Aurkezpena

Santa Engraziako erlojua zaharberritzea ospatzeko ekitaldia

Santa Engraziako erlojua zaharberritzea ospatzeko ekitaldia
Santa Engrazian (Zestoa), Zumaia

Santa Engraziako erlojua zaharberritzea ospatzeko ekitaldia egingo da uztailaren 2an, igandea, 10:30ean.

10:30ean, jendeari ongietorria egingo zaio txalaparta, txistulari eta trikitilariekin. 11:00etan, meza emango da Aizarnako koruarekin.

Ondoren, zaharberritzearen sustatzaileen hitzak izango dira: Xabier Alvarez Yeregui koordinatzailea, Zestoako alkatea eta Elizaren ordezkaria.

Jarraian, aurrezkua eta erlojua bistaratzea eta martxan jartzea egingo da. Bertsolari eta txistulariekin jarraituko du ospakizunak. 

Ermita atarian, erlojua zaharberritzearekin batera, Santa Engrazian egin diren beste hainbat lanen berri emango da.

Amaitzeko, modadutxoa emango da, txalaparta, txistulari, trikitilari eta dantzariekin alaituta.