Zumaia suaren bueltan bilduko da bihar gauean

Baleike 2017ko eka. 22a, 18:08

Bi ekitaldi egingo dira bihar Zumaian suaren bueltan. Bat herriaren historian ondo errotuta daudenak: San Juan suak; eta bestea, gaztea, seigarren urtez egingo dena:Eki eguna.

22:00ak aldera piztuko da sua Sanjuaniturri aurrean. Beduatik ekarritako egurra erabiliko da horretarako. Ez dira faltako, ezta ere, kurtso amaierarekin batera ikasleek botatako koadernoak eta apunteak. Ohi bezala, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariak arituko dira Udal Txistulari Bandak jokatuko musikarekin dantzan. 

Gero, 23:00ak aldera, Eki eguna izango da. Udako solstizioa ospatzen du ekimen honek eta aurtengoaren seigarren urtea beteko du. Joaldunak Arritokieta ingurutik Gernika parkera jaitsiko dira sua pizteko. Joaldunak, txalaparta, dantza, bertsolariak eta sorgin salda egongo dira.