Lopez eta Enbil Mexikoko Nazioarteko Zesta Txapelketan izango dira

Baleike 2017ko eka. 22a, 11:52

Zesta-puntan erreferentziazko plaza izan da Mexikokoa, eta 20 urteren ondoren frontoia berriro zabaldu dutenetik, zesta-puntaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da berriro ere. Hala, hilaren 28tik uztailaren  2ra, ‘Diez Barroso’ Nazioarteko Txapelketa jokatuko da Mexiko Hirian.

‘Diez Barroso’ Nazioarteko Txapelketa jokatuko duten pelotarien artean, Lopez eta Enbil zumaiarrak aurkitzen dira. Lehenengoa, Mexikon bizi eta jokatzen duen pelotaria da, eta bigarrena, berriz, egungo binakako zesta-punta txapelduna.

Hauek dira aukeratu dituzten sei bikoteak:

Olharan-Lopez (Mexikoko frontoiko pelotariak)
Egiguren-Etcheto (Mexiko)
Erik-Aldazabal (Dania Jai Alai)
Barandika-Lekerika (Dania Jai Alai)
Hormaetxea-Inza (Euskal Herria-Mexiko)
Olha-Enbil (Mexiko-Euskal Herria)
 
Olharan frantziarrak (Paueko aurrelari bizia) eta Lopezek osatzen duten bikotea faboritoen artean dago, frontoira eginda daudelako eta Lopez munduko atzelaririk onena delako. Gotzon Enbilentzat ere ez da frontoi txarra, errebes honarekin atzeratu dezakeelako pelota (62 metroko kantxa luze luzea da Mexikokoa). Olha aurrelari garazitarra gainera, Mexikon ari da denboraldia egiten, kantxara eginda dago eta bertako aurrelari onenetakoa da.