Game of Thrones

Game of Thrones: Itzurungo irudiak trailer berrian

Baleike 2017ko eka. 21a, 21:11

Gero eta hurbilago dago Game of Thrones telesailaren 7. denboraldiko estreinu eguna. Uztailaren 16an estreinatuko da Estatu Batuetan eta egun bat geroago, hilaren 17an, Europan. Amu bezala, beste trailer bat aurkeztu du HBO ekoizpen etxeak eta bertan Zumaiako irudiak ikus daitezke. 

Pasa den urrian grabatu zituzten zenbait eszena Itzurun hondartzan. Paraje horiek ikus daitezke trailerreko zenbait pasartetan.