Kurtso amaierako dantza saioak izan dira gaur arratsaldean

Baleike 2017ko eka. 21a, 20:33
21 dance street akademiako ikasleak, Ardantzabiden.

Kurtsoa amaitzen ari den honetan, urtean zehar ikasitakoa erakusten ari dira herriko eskoletako kideak. Gaur arratsaldean Celine Illarramendiren 21 dance street akademiako eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleak aritu dira herriko bi lekutan egindako ikuskizunetan.

Aurreko urteotan bezala, Illarramendiren ikasleek Ardantzabideko plazatxoan egin dute beraien saioa. Balletarekin hasi eta dantza garaikidearekin jarraitu dute. 

Txori Txikiko ikasleak San Juan Egoitzan. Argazkia: Sofia Oria.

Txori Txikiko ikasleak, aldiz, San Juan egoitzan izan dira bertako egoiliarrei euskal dantzen saio bat eskaintzen. Musika eta Dantza Eskolak ikasturte amaierako saioa egingo du, bihar, 19:00etan, Maria eta jose ikastetxeko aretoan.