Juanito Oiarzabalek hitzaldia emango du Oxforden

Baleike 2017ko eka. 21a, 15:32

Igandean jokatuko den Zumaia Fysch Trail mendi lasterketak Juanito Oiarzabal mendizalea omenduko du, lasterketaren hasieran. Aurretik, baina, ostiralean, hitzaldia eskainiko du Alondegiko Oxford aretoan. 

2x14x8.000 proiektuan murgilduta dago mendizale arabarra. Hau da, 14 zortzimilakoen zikloa bigarren aldiz egin nahi du Oiarzabalek. Bigarren txanda horren baitan, 2011n, Lhotse mendia igo zuen, munduko laugarren mendi garaiena. Igoera horretan egindako dokumentalarekin izango da omendua Zumaian. 

Aurreko urteotan omenduak izan diren Sebastian Alvarok eta Juanjo San Sebastianek aurkeztuko dute saioa. Hitzaldia eta bideo emanaldia 19:00etan izango da, Oxforden.