Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.
Bekaren zenbatekoa 1.358 eurokoa da, eta bekaldiaren hasiera irailetik aurrera izango da, baina, edonola ere, 2017ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.
Informazio gehiago hemen.