'Dibertsitatearen kudeaketa enpresan' jardunaldia izango da bihar Udal Elkartearen egoitzan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 19a, 17:34

Urola Kostako Mahai Estrategikoaren ekimenez, 'Dibertsitatearen kudeaketa enpresan' jardunaldia izango da bihar Udal Elkartearen egoitzan 09:15ean hasita. Eskualdeko enpresa, ikastetxe eta bestelako eragileak elkartuko dira, eta guztien artean, eskualdean erronka honi aurre egiteko formulak identifikatuko dituzte.

Urola Kostako Mahai Estrategikoaren helburua da eskualdeko enpresa, hezkuntza zentro, bestelako eragile eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko.

Bihar egingo den jardunaldian enpresan dagoen dibertsitateaz arituko dira: adina, genero berdintasuna... Egitasmo hori kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko 'Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko' programaren baitan.

Jardunaldian parte hartu nahi duenak bide hauen bidez jarri beharko du harremanetan:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak (Aintzane Ruesgas, Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus