Mutriku nagusi izan da Herriarteko zesta punta finalean

Baleike 2017ko eka. 19a, 14:21

Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak zesta puntako Herriarteko txapelketako finalean neurtu dira larunbat goiz honetan, Donostiako Balda pilotalekuan. Mutrikuarrak nagusi izan dira eta beraientzako izan dira txapelak. 

Kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatu dira partidak eta hiruretan irabazi dute mutrikuarrek: 30-16 kadetetan, 35-13 jubeniletan eta 35-31 nagusietan.