Haurrak hasi dira Eskola Bideko programarekin

Baleike 2017ko eka. 19a, 09:07

Gaur abiatu da Eskola Bideak programaren proba pilotua, herriguneko bi ikastetxeetako ordutegiak bat egin duten unean. Taldeka abiatu dira haurrak beraien eskolara, teorian, gurasorik gabe, nahiz eta batzuek bide erdia beraiekin batera egin dute. Aste honetako beste lau egunetan ere egingo da proba hau. Bigarren proba pilotua datorren ikasturte hasieran egingo da.