Kauldi Odriozolak lau gol sartu ditu Espainiako selekzio absolutoarekin

Baleike 2017ko eka. 18a, 22:25

Hispanos bezala ezagutzen duten Espainiako eskubaloi absolutoarekin debuta egin du gaur Kauldi Odriozolak. AJBMko (Eskubaloiko Jokalarien Elkartea) jokalariez osatutako talde baten aurka neurtu da selekzioa eta erraz irabazi dio: 42-25.

Alacanteko Almoradí herrian jokatu da partida eta bertan egin du debuta Bidasoako jokalariak selekzio absolutoarekin. Nabarmentzeko aukera ere izan du eskuin hegalak, lau gol sartu baititu estreinako partida honetan. 

Absolutoarekin ez, baina uztailean Espainiako juniorrekin Munduko Txapelketa jokatuko du Aljerian. Ander Torriko zumaiarra ere bertan izango da.