baleike.eus

Dena prest Eskola Bideen proba piloturako

Baleike 2017-06-18 11:50   Gizartea

Bihar hasiko den astean zehar Eskola Bideen lehen proba pilotua egingo da. Herriguneko bi ikastetxeetara joateko zenbait ibilbide prestatu dira eta baita bidean zehar proiektuaren ikurrak markatu ere haurrak bide honetik doazela lasai egoteko. Atzo bertan, Bizikleta Egunaren baitan, eskola bideak ezagutzeko aukera izan zuten. 

Ekimenaren helburua ikasleak eskolara era aktibo eta autonomoan joatea da, taldeetan eta modu seguruan. Ohitura osasungarriak bultzatzeaz gain, autoek eskola inguruetan sortu ditzaketen arrisku egoerak saihestu nahi dira horrela.

Aste honetan herriko HH eta LHko ikasle guztiek ordutegi berak dituztenez, denek, gaztetxo, txiki eta zaintzaileek, bidea batera probatzeko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera bitartean egunero egingo da proba hau, honako ordutegiekin eta geldialdiekin. 

Ordutegiak eta Geltokiak:

  1. Ondartxo Plaza 8:40
  2. Saregileen Plaza 8:42
  3. Angeles Sorazu, 2 8:44
  4. Aita Mari, 41 8:49
  5. Aita Mari, 17 8:52
  6. Autobus Geltokia (Txomin Agirre) 8:47
  7. Axular Ibiltokia, 10 8:47
  8. Estazioko Kalea, 11 8:48
  9. Puntanueta 8:48

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa