Erabakita zer lau bikotek jokatuko dituzten esku pilota txapelketa finalaurrekoak

Baleike 2017ko eka. 17a, 10:38

Zazpi bikoteren artean jokatutako ligaxka atzo amaitu zen Odieta frontoian jokatutako hiru partiden. Bertan erabaki ziren zer lau bikotek jokatuko dituzten finalaurrekoak datorren ostiralean. 

Atzo jokatutako partidetan honako emaitzak izan ziren:
  1. A.URBIETA(*) -E.URBIETA, 10  -  ODRIOZOLA-O.IRIBAR, 22
  2. G.IRIBAR-MARTIJA, 22  -  EIZMENDI-JUARISTI, 6
  3. GOROSTOLA-MENDIZABAL, 22  -  TUMAS-LORENZO, 7
(*) BERISTAINen ordez
 
Gauzak horrela, honela geratu da sailkapena:
  1. AIZPURUA-ASTIGARRAGA  - 11 puntu *
  2. ODRIOZOLA-O.IRIBAR…….   - 11 puntu *
  3. GOROSTOLA-MENDIZABAL -10 puntu +
  4. G.IRIBAR-MARTIJA………….. -10 puntu +
  5. BERISTAIN-URBIETA………..  - 8 puntu
  6. EIZMENDI-JUARISTI………..   - 7 puntu
  7. TUMAS-LORENZO…………..  -  6 puntu 
* elkarren arteko partidako garaile AIZPURUA-ASTIGARRAGA bikotea aurrena.
+ elkarren arteko partidako garaile GOROSTOLA-MENDIZABAL bikotea hirugarren.
 
Datorren ostiraleko finalaurreko partiduak arratsaldeko 18:30tatik aurrera EIZMENDI-JUARISTI epaileen gidaritzapean:
  1. ODRIOZOLA-O.IRIBAR / GOROSTOLA-MENDIZABAL
  2. AIZPURUA-ASTIGARRAGA / G.IRIBAR-MARTIJA