Irekik bihar Gasteizen egingo duen mobilizazioarekin bat egingo du Urola Kostako LABek

Baleike 2017ko eka. 16a, 17:23

Ireki langileen mugimenduak deituta bihar Gasteizen egingo den mobilizazioarekin bat egin du Urola Kostako LAB sindikatuak eta, gaur egindako batzarraren ondoren, ekintza horretan parte hartzera deitu ditu langileak. 

Lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen aritu Ireki izeneko mugimendua. Bihar, Gasteizen mobilizazioak deitu ditu. Bi martxa abiatuko dira ordu berean, goizeko 11:00an: bata Arangiztik eta bestea Otazutik. Bi martxa hauekin euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatu nahi dituzte.

Bi martxek “Andra Mari Zuriaren plazan” bat egin ostean, 12:30an manifestazio nazionala abiatuko da “Martxoaren 3”ko plazaraino, eta bertan ekitaldi berezi bat