[ARGAZKIAK] Biokondoaren margolanaren aurkezpena San Telmo ermitan

Baleike 2017ko eka. 16a, 14:53

Juan Ramon Llavoriren ‘Peregrinatio’ proiektuaren baitan, artista donostiarraren 'Entre el cielo y el mar una eternidad' margolana San Telmo ermitan egongo da ikusgai gaurtik aurrera.

Ekitaldian izan dira, Maria Zubimendi akordeo jolea, Oier Korta alkatea, Jon Iraola zinegotzia eta Ismael Eizmendi apaiza. Artelanaren egilea, Alfredo Biokondoa, eta Juan Ramon Llavori ere, bertan izan dira.