Maria eta Joseko ikasleak Inpernupen izan dira, Surfriderrekin, hondakinak jasotzen

Baleike 2017ko eka. 16a, 12:18

Surfrider elkarteko kideak Zumaiako Inpernupe kalan izan dira gaur goizean bertara heldutako hondakinak jasotzen eta sailkatzen. Maria eta Jose ikastetxeko ikasle talde bat izan dute lanketa honetan laguntzaile. 

Ospar izeneko protokolo baten baitan kokatzen da gaur goizean egindako bilketa. Estandarizatutako metodologia baten bidez, itsasoko hondakinek sortzen duten eragina aztertzen da eta, datu zientifikoen sailkatzearen bitartez, hartu beharreko neurriak erabakitzen dira.