Esku pilota txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2017ko eka. 16a, 09:51

Esku pilota txapelketa herrikoiaren ligaxka gaur amaituko da. Hamargarren jardunaldia jokatuko da eta oraindik erabakitzeko dago zer bikote pasako diren finalaurrekoetara. Partidak 18:00etan hasiko dira, Odietan eguraldiak altxatzen badu, edo Herri Eskolako frontoian euria egiten badu. 

Hiru izango dira gaur jokatuko diren partidak:

  1. Beristain-Urbieta / Odriozola-O. Iribar
  2. G. Iribat-Martija / Eizmendi-Juaristi
  3. Gorostola-Mendizabal / Tumas-Lorenzo

Oraingoz, ligaxkako bederatzi jardunaldi jokatuta, bikote bakarra dago finalaurrekoetara sailkatuta: 10 puntu dituzte Aizpurua-Astigarraga. Beste lau daude 10 edo 11 puntura heltzeko aukerarekin: Beristain-Urbieta, G. Iribar-Martija, Gorostola-Mendizabal eta O. Iribar-Odriozola. Hauetako bikote bat finalaurrekoetatik kanpo geratuko da.