'Un hombre llamado Ove' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2017ko eka. 16a, 09:17

Un hombre llamado Ove pelikula suediarra emango da asteburuan Aita Marin, ohiko ordutegian: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 19:30ean

Zuzendaria: Hannes Holm. Aktoreak: Rolf Lassgard, Bahar Pars, Filip Berg, Ida Engvoll. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Suedia. Urtea: 2015. Jatorrizko izenburua: 'En man som heter Ove'.

Ovek 59 urte ditu, eta pipertuta dago. Ez du ezertan sinesten; ezta bere buruarengan ere. Mundua eta bizitza beltz baino beltzago ikusten ditu. Baina, egun batean, Ove nihilismo sendoa zalantzan jartzen hasiko da, ondoko etxera bizitzera joan zaion familia baten eraginez.