Zumaiako Triatloirako izen-ematea larunbat honetan zabalduko da

Baleike 2017ko eka. 15a, 21:35

Irailaren 2an korrituko da aurtengo Zumaiako triatloia. Aurreko urteetan bezala, bi proba izango dira: herrikoia eta sprint triatloia. Bietarako izen emate epea larunbat honetan goizeko 8:00etan zabalduko da. 

Jokatuko diren bi proben ezaugarriak honakoak dituzue:

  1. Triatloi herrikoian federatuak ez direnek hartu ahal izango dute parte eta 15:00etan abiatuko da. Igerian 375 metro egingo dira, bizikletan 10 kilometro eta korrika 2,5 kilometro.
  2. Sprint triatloiari 16:30ean emango zaio hasiera. Hemen fedetaruek bakarrik izango dute parte hartzea. 750 metro egingo dira igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika.

Prezioak hauek dira

  1. Sprint triatloian (400 parte-hartzaile gehienez): ekainaren 17tik uztailaren 28ra, 27€; uztailaren 29tik abuztuaren 29ra, 32€.
  2. Triatloi herrikoian (200 parte-hartzaile gehienez): 23€

Izenak www.triatloi.org webgunean emango dira.

Izenak lehenbailehen ematea gomendatzen du Zumaiako Triatloi Taldeak, azken urteetan dortsalak beti agortzen direlako izen-emateko epea itxi aurretik.