Erribera kalea kotxerik gabe

Baleike 2017ko eka. 15a, 17:43

Testuarekin batera doan argazkia ez dago goizeko 6retan aterata, 11etan baizik eta aspaldi ezagutzen ez genuen irudia aurkitu dugu: Erribera kalea (ia) kotxerik gabe. Zamalanak egiten ari ziren kotxe, furgoneta edo kamioiak izan ezik, beste ibilgailuek ezingo dute kale honetan sartu. 

Aparkalekuak arautzeko sistema indarrean jarri den egun berean, Erribera kalea oinezkoentzakoa bihurtu da. Astelehenetik larunbatera zamalanak egin ahal izango dira, 08:00etatik 12:00etara. Enkarguren bat egin nahi eta kotxean hurreratzen direnek moilako errotazio azkarreko gunean aparkatu ahal izango dute beraien kotxea.

Beraz, hemendik aurrera kale honetan sartzea izango duten gurpildun tresnak, aurren kotxeak izan ezik, noski, bizikletak eta patinak izango dira. Hauek, baina, erdiko bidetik joan beharko dute, ez espaloietatik.

Erlazionatuak