'Urola Kosta eskualde sortzailea' azterketaren eta ekintza-planaren aurkezpena egingo da bihar

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 14a, 13:52

Urola Kostako Udal Elkarteak, 'Urola Kosta eskualde sortzailea' egitasmoa jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea.

 

'Urola Kosta eskualde sortzailea' azterketaren eta ekintza-planaren aurkezpena egingo da bihar Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan, 16;30etatik 18:00etara.

Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea. Horretarako, Urola Kostako eskualdean Kultura eta Sormenezko Industrietako ekoizleek dituzten gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta horien garapena sustatu nahi da. Hori dela eta, 2017an zehar Kultura eta Sormen Industria alorreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektore-azterketa egin da eta, horren ondotik, sektorea indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana zehaztu da.

Informazio gehiago hemen