Bi finaletik bat irabazi du Zumaiak Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketan

Baleike 2017ko eka. 14a, 13:49
Argazkia: Donostia Jai Alai

Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den asteburuan Aitzuri frontoian. Hiru finaletatik bitan izan ziren Zumaiako ordezkariak.

Jubenilen mailan, Eduardo Agirrek 21-25 emaitzarekin galdu zuen Danok Bat taldeko Mendizabalen aurka. Nagusietan, berriz, Cosme Agirrek 25-13 emaitzarekin irabazi zion Donostia Jai Alai elkarteko Alberrori. 

Jaialdiko lehen partidan, kadetetan, Donostia Jai Alaiko Hernandezek 25-14 emaitzarekin irabazi zion Danok Bateko Arrillagari.