baleike.eus

Foru Aldundiak Santiago eremuan egin nahi dituen lanen berri emango du bihar

Baleike 2017-06-14 10:53   Gizartea

Santiago hondartzaren eremua egokitu eta hobetzeko lanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako errepidean egingo dituen lanen berri emango du ostegunean Alondegian egingo den bilera irekian.

Bilera Alondegiako Oxford aretoan, goizeko 11:00etan eta bertan izango dira proiektuaren nondik norakoak azalduz Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako Bide azpiegituren Diputatua eta Oier Korta, Zumaiako alkatea.

Erantzunak

Fernando 2017-06-14 17:58 Erantzuna | #1

Eta bileran azalduko al digu Aintzane Oiarbidek zumaiarroi Bidegiko korrupzio kasua zergatik ari den ezkutatzen?
http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20170...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa