Bigarren greba eguna dute Xeyko langileek

Baleike 2017ko eka. 14a, 09:48
Argazkia: Bittor Bengoa

Xeyko langileek ekainaren 2an egin zuten agerraldian lantegiaren egoera salatu zuten. Orduan, mobilizazio eta greba egunak zehaztu zituzten, eta gaurkoa bigarrengoa da. Goizean Zumaiako udaletxearen aurrean elkarretaratu dira eta ondoren kotxe karabana egin dute.

Pasa den ostegunean egin zuten lehenengo greba eguna, eta bihar egingo dute hirugarrengoa eta azkenengoa, oraingoz. Xey altzari enpresako langileek bizi duten egoera zailaren berri eman eta egoera zuzendu dezaketen aldeei gardentasuna eta inplikazioa eskatu nahi dute. Hain zuzen langileek ez dakite jabeek aurrera jarraitzeko eta enpresa likidatzeko asmoa duten.