SANTELMOAK

Santelmoetako Haur Danborradako Argazki Lehiaketako sari banaketa egingo da bihar

baleike 2017ko eka. 13a, 14:11

Jakintza Berrik antolatu duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izan da aurtengoa, eta bi saridunak zeintzuk diren bihar esango da 20:00etan Alondegian egingo den ekitaldian.

Haur eta heldu mailan izango dira sariak. Haurren mailan plaka, argazki sarituaren handitua 30x45 eta SD 8GB txartela oparituko da. Helduen kasuan berriz, bi pertsonentzako afaria Zalla tabernan, plaka, argazki sarituaren handitua 30x45 eta SD 8GB txartela.