Helene Alberdi eta Joseba Amilibia izan dira lehen zumaiarrak Zarauzko triatloian

Baleike 2017ko eka. 12a, 12:36

Larunbatean jokatu zen Zarauzko Triatloi ospetsua,eta lanak bikain eginda, Helene Alberdi eta Joseba Amilibia izan ziren helmugara iristen lehen zumaiarrak. Sailkapen orokorari begiratuta, Alberdi laugarren izan zen, eta Amilibia, berriz, 31. postuan bukatu zuen. 

Guztira 650 kirolarik hartu zuten parte larunbatean jokatu zen proban. Emakumezkoetan lan izugarria egin zuen Helene Alberdik. Hain zuzen, lehenengo postuan atera zen uretatik, eta azkenean laugarren amaitu zuen 04:53ko denbora eginez.

Gizonezkoetan lehen zumaiarra Joseba Amilibia izan zen. Proba ikusgarria egin zuen honek ere.  Kronoa 04:40an gelditu zuen eta 31. postuan amaitu.