89 urteko nagusiei omenaldia egin zaie gaur eguerdian

Baleike 2017ko eka. 11a, 17:47

Nagusiekin nagusientzat programako ekitaldi handia egin da gaur eguerdian Alondegiko Oxford aretoan. Aurten 89 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omendu dituzte nagusien maila osatzen duten erakundeek. 30 izan dira ekitaldira inguratu diren herritarrak; beste sei herritarrek ere adin hori beteko dute aurten, baina ez dira ekitaldira joan.

30 pertsona hauetatik 20 emakumeak dira eta beste 10 gizonezkoak. Ekitaldiaren hasieran Oier Korta elkarteak zoriondu egin ditu eta eskerrak luzatu die urte hauetan egindako ekarpenengatik. Ekarpen horiek egiten jarraitzera animatu ditu.

Ondoren Agustin Zubimendik zuzendutako Beheko Plaza Abesbatzak abesti sorta bat kantatu du. Behin opariak banatu ondoren, mokadutxo bat eskaini zaie.