Irati Osa eta Helene Carmona, garaile Espainiako Kopan

Baleike 2017ko eka. 11a, 09:38

Pravia (Asturias) herriko piraguismo klubak, Cuervos de Praviak, bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen du aurten eta modu berezian ospatu nahi zuen. Hala, Espainiako Kopa antolatu dute. 500 izan dira Espainia guztitik joandako kirolariak. Itxas-Gaineko bi piraguista besterik ez dira joan, baina biak podiumeko goiko postura igo dira.

Irati Osa eta Helene Carmona izan dira Zumaiako piraguismo klubeko ordezkariak Asturiasen. 12,5 kilometroko estropada egin behar izan dute eta bi mailetan, 23 urtez azpikoetan Irati eta jubeniletan Helene, bietan irabazleak izan dira zumaiar gazteak.