Pala txapelketako bigarren fasea bihar hasiko da

Baleike 2017ko eka. 11a, 09:26

Pala txapelketa aurrera doa eta ligaxka luze baten ondoan (ia 80 partida jokatu dira), multzo bakoitzetik bi pilotari pasa dira bigarren fasera. Huek beste bi multzotan banatuko dira eta beste ligaxka bat jokatuko da hemendik aurrera.

Lehen multzoa Josu Iribarrek, Jon Zendoiak, Joakin Gorostolak eta Imanol Ulaciak osatuko dute; bigarrena: David Calderonek, Ramon Caballerrek, Elsok eta Jon Gorostolak.

Multzo bakoitzeko lehen biek finalaurrekoek jokatuko dituzte. Finala uztailaren 1ean jokatuko da.

Bigarren ligaxka honetako partidak bihar bertan hasiko dira.