[ARGAZKIAK] Kolore guztiak, debekuen kontra jaialdia Torreberrin

Baleike 2017ko eka. 10a, 22:36

Urtebete inguru bete da Kalea Guztiona Da mugimenduak Erribera kaleko horman lehen murala margotu zuenetik. Hamabi hilabete geroago beste festa egun bat antolatu dute, oraingoan Torreberrin. Bertan margotutako muralak margotu dituzte, baita hutsuneak zeuden lekuan berriak egin ere. Hori guztia kultur ekitaldiz inguratuta: ipuin kontaketa, pailazoak, bertsoak, poesia, musika...