Haur ugarik hartu dute parte arratsaldean Odietan egin den pilotaren festan

Baleike 2017ko eka. 10a, 22:04

Goizean ate irekin jardunaldia egin da Aitzuri frontoi luzean eta arratsaldean pilota festa izan da Odietan. Pilota eskolak urte osoan zehar antolatzen dituen txapelketen finalak jokatu dira bertan. Emaitzek baino, lagunartean pilotan aritzea izan da gaurkoan garrantzitsuena.