Ate irekien jardunaldia egin da Aitzuri frontoian

Baleike 2017ko eka. 10a, 13:09

Haur eta gaztetxoei zuzendutako ate irekian jardunaldia egin da gaur goizean Aitzuri frontoian. Beti ere jolas giroan, euskal pilota osatzen duten modalitateak ezagutzeko aukera izan dute txikiek, baita pilotak egitekoa ere. Pilota elkarteko kideak eta pilotari beraiek aritu dira modalitate bakoitzean nola jokatzen den erakusten.