Esku pilota txapelketako ligaxkaren azkenaurreko jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2017ko eka. 9a, 11:17

Esku pilota txapelketa herrikoiaren lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta. Hauetatik lehena gaur arratsaldean jokatuko da, 18:30ean, Odietan eguraldi ona egiten badu eta Zumaiako Herri Eskolako frontoian txarrarekin. 

Bi izango dira gaur jokatuko diren partidak.

  1. BERISTAIN - URBIETA / TUMAS - LORENZO
  2. ODRIOZOLA - O. IRIBAR / EIZMENDI - JUARISTI