'Negacion' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2017ko eka. 9a, 11:08

Asteburu honetan Negacion pelikula britainiarra emango da Aita Mari zinean. Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zuzendaria: Mick Jackson. Aktoreak: Rachel Weisz, Tom Wilkinson, Timothy Spall, Andrew Scott, Caren Pistorius, Alex Jennings, Jack Lowden, Will Attenborough, Michael Epp. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Denial'.

Deborah Esther Lipstadt historialari estatubatuarrak hainbat kazetari eta historialari kritikatu ditu bere Denying the Holocaust liburuan (Holokaustoaren ukazioa), naziek Alemanian egindako sarraskiak ukatzeagatik. 1996. urtea da, eta, liburu hori kaleratu ondoren, David Irvingek Lipstadt salatuko du, bere izen ona zikindu duelakoan. Irving kazetari ospetsu bat da, eta Hitlerren jarraitzailea. Epaitegira iritsiko da auzia, eta biek badakite zer-nolako garrantzia duen ebazpenak: Holokaustoan gertatutakoa babestu beharra dute.