'¿Quieres que hoy te bese?' film laburrerako crowdfunding kanpaina zabaldu dute

Baleike 2017ko eka. 8a, 21:34

¿Quieres que hoy te bese? Miriam Ortega Dominguez eta Iker Arcek zuzenduko duten film laburra da. Berezitasun bezala, akore protagonista Goiatz Aguado zumaiarra izango da. Aurretik Luis Mariasen Gernika bajo las bombas bezalako lanetan aritua da. 

Zuzendariek crowdfunding edo mikromezenasgo kanpaina jarri dute martxan. 3.000 euroko diru kopurua lortzen badute, grabazioak Bizkaia aldean egingo dituzte abuztuan eta irailean. 

Diruz lagundu nahi dutenek lotura honetan klikatu dezateke. Bertan dago pelikula honen inguruko informazioa.