Ander Torriko ere, Kauldi Odriozolarekin batera, Munduko Txapelketarako deitu dute

baleike 2017ko eka. 8a, 16:48

Azken orduko albistea izan da. Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarra ere, Kauldi Odriozolarekin batera, Aljerian jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketarako deitu dute.

Torrikok (BM Benidorm), Jose Maria Marquez (Guadalajara) jokalaria ordezkatuko du, azken hau, selekzio absolutuarekin jokatzeko deitua izan baita. Hala, Asier Nieto eta Kauldi Odriozola euskaldunei gehitu zaie. Munduko Txapelketa prestatzeko datorren ekainaren 13an elkartuko dira jokalari guztiak.

Txapelketan parte hartuko duten jokalarien zerrenda definitiboa hilaren 18an emango du Isidoro Martinez selekzionatzaileak.