Surfeko eta bodyboardeko ikastaroak antolatu ditu Ziskek

Baleike 2017ko eka. 7a, 10:47

Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteak (Ziske) surfeko eta bodyboardeko ikastaroak antolatu ditu. Saioak Itzurun hondartzan egingo dira.

Honako eskaintze prestatu dute:

  1. Astebete 5 egun, 90 minutu/eguneko. Taldea (gehienez 5 pertsona) 55 euro / bakarka 70 euro.
  2. Asteburua 2 egun, 2 ordu eguneko. Taldea (gehienez 5 pertsona) 45 euro / bakarka 60 euro.

Orduteko malguak eskaintzen dira eta prezio bereziak taldeentzat.

Izena emateko 638 675 558 telefonora deitu edo whatsappeko mezua bidali, edo ziske.eskola@gmail.com helbidera mezua bidali.