Turismoaren inguruan dauden iritziak jasotzeko galdetegia

Baleike 2017ko eka. 6a, 14:46

Zumaiako Turismo Plana prestatzeko 59 galdera dituen galdetegia sortu dute. Herritarrei, nahiz kanpotarra izanda Zumaian lan egiten duten orori eskatzen zaio galdetegi hau betetzea. Behin osatuta, turismo bulegoan, udaletxean edo Alondegian utzi daiteke, ekainaren 30a baino lehen. 

Galdetegia betetzeko zailtasunak dituztenek edo beraien iritzia pertsonalki eman nahi dutenak, ekaineko ostiraletan, 16:00etatik 19:00etara turismo bulegora hurreratu daitezke. 

Galdetegia hemen duzue:

Zumaia TurismoLAB - Gadetegia Euskaraz by baleike on Scribd