Soldadurako bi ikasketa egin daitezke 2017-18 ikasturtean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 5a, 11:24

Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan bi ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean: alde batetik, Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa (2 ikasturte) eta, beste alde batetik, soldadurako ikastaroa, Txertatu Merkatuan programaren barruan (irailetik otsailera). Lehenengo ikasketerako izen-ematea gaur zabaldu da.

Hurrengo ikasturteari begira, Zumaiako Soldadura Zentroan bi ikasketa egin ahal izango dira. Lehenengoa Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa izango da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta. Aurre izen-ematea ekainaren 5etik 16ra izango da, eta horretarako, 943862576 telefonora deitu edo soldadurazentroa@urolakosta.eus helbidera mezu bat bidali beharko da.

Bigarrengo ikasketa soldadurako ikastaroa izango da. Gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Izen-ematea uztailaren 7ra arte izango da eta harremenetarako 943890808 telefonora deitu edo txertatu@urolakosta.eus helbidera mezu bat bidali beharko da.

Ikasketen informazio gehiago hemen.