[ARGAZKIAK] Dantzari Txiki Egunak aurre egin dio euriari

Baleike 2017ko eka. 4a, 14:57

Eguraldi txarrak ez du guztiz zapuztu Zumaian egin den III. Dantzari Txiki Eguna. Hori bai, aurreikusita zegoen kalejira bertan behera geratu da eta poligonoetan egindako bat inprobisatu dute antolatzaileek. Emanaldia Lubaki kiroldegian egin da. Hemen dituzue goizeko kalejirako zenbait argazki.