Gastro potea antolatu dute Beheko Plazako lau taberna-jatetxeek

Baleike 2017ko eka. 2a, 10:12

Ostegunetako pintxo-poteari Gastro potea gehituko zaio gaurtik aurrera Beheko Plazan. Plaza honetako lau taberna-jatetxeek, Bai Bidea Batzokiak, Beheko Plaza Jatetxeak, Kraken Tabernak eta Uzkudun Jatetxeak elkarlanean jarritako ekimena da hau.

Gaur hasi eta uztailaren 7ra bitartean egingo da, ostiralero. Kontsumizio bakoitzaren prezioa 2,50 eurokoa izango da. Edaria eta pintxoa sartuko dira bertan.