'Piratas del Caribe: La venganza de Salazar' pelikula emango da asteburuan

Baleike 2017ko eka. 2a, 08:52

Asteburu honetan Piratas del Caribe sagako bosgarren pelikula, La venganza de Salazar, emango da Aita Mari zinean, ohiko ordutegian: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igande eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Zuzendaria: Joachim Ronning eta Espen Sandberg. Aktoreak: Johnny Depp, Javier Bardem, Orlando Bloom. Iraupena: 129 minutu. Generoa: Abenturak.Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'Pirates of the Caribbean: Dean Men Tell No Tales'.

Sagaren bosgarren atala da, baina, zuzendarien arabera, gidoia eta giroa lehenengo ataletik hartu dituzte. Horregatik, Jack Sparrow ez da erabateko protagonista izango, eta beste pertsonaiekin partekatuko du abentura. Armando Salazar (Bardem) mamu ontzi bateko kapitaina da, eta berriki egin du ihes Bermudako triangelutik. Sparrow kapitainaren etsai zaharra da, eta itsasoko pirata guztiak hiltzeko erabakia hartu du. Horretarako, ordea, Poseidon itsasoaren jankoaren hiruhortza behar du. Tresna daukanak itsasoaren kontrola du. Sparrow ere hiruhortzaren bila abiatuko da, Henry eta Carina laguntzaileekin. Salazar edo Sparrow, badirudi bietako batek bakarrik irabaziko duela bizirik irauteko erronka.