Makina berriak jarri dituzte Lubaki kiroldegian

Baleike 2017ko eka. 1a, 16:00

Lubaki kiroldegiko gimnasioan hainbat makina berri jarri dituela adierazi du Udalak, horien artean: korri egiteko makina gehigarri bat (orain 6 daude), Skillmill izeneko beste bat eta muskuluak lantzeko Half rack tresna berria.

Horren harira, datozen asteotan muskulazio ariketak egiteko gunean tresneria gehiago jarriko duela gaineratu du. 

Bestalde, gogoratu astelehen honetan zabalduko dela Lubakik uda sasoirako prestatutako ikastaroetarako izen-ematea.