Ekainaren 11n ospatuko da Eskola Txikien Festa Arroabean

baleike 2017ko mai. 31a, 13:39
Argazkia: Ihintza Elustondo/Urola Kostako Hitza

Eskola Txikien Festaren 30. edizioa izango da aurtengoa, eta datorren ekainaren 11n Arroabean ospatuko dute. Urtero bezala, Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik leloa aldarrikatuko dute, ”eskola txikiak bizirik eta bizitzaz beterik daudela ospatu beharreko kontua delako”, azaldu zuen Mikel Goñik, Eskola Txikien irakasleen koordinatzaileak, atzo egin zen prentsaurrekoan.

Auzoko lau gunetan banatuta egongo den egitarau zabala prestatu da. Gune bakoitzak bere kolorea izango du, eta ekintza ezberdinak egingo dituzte horietako bakoitzean.

Gogoratu behar da auzoa autoentzat itxita egongo dela festak irauten duen bitartean. Arroara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute antolatzaileek. Baina autoz edo antolatutako autobusetan joan nahi dutenek, Sansinenea industrialdean egokituko duten aparkalekuan aparkatu ahal izango dute.

Egitarauari buruzko informazio gehiago jakiteko Urola Kostako Hitzaren esteka honetara jo daiteke.