Saria Gipuzkoako palako txapelketa irabazi zuten neskei

Baleike 2017ko mai. 31a, 10:55

Zumaiak Gipuzkoako pala txapelketa irabazi zuen maiatzaren hasieran, alebin mailan, neskatan eta mutiletan. Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak akordio bat du pilota elkartearekin nesken jarduera txalotu eta bultzatzeko.

Horren arabera, neskak finalera heltzen badira, nahiz eta bigarren geratu, sari bat Udalak emandako sari bat jasoko dute. Sari hori pasa den astean jaso zuten txapelketa irabazi zuten Aizarnazabalgo, Oikiako eta Zumaiako neskek.