Ikusi zuzenean: Imanol Yeregi Mundialeko final-laurdenetan sartzeko kanporaketan (13:40)

Baleike 2017ko mai. 27a, 13:35

Miarritzen jokatzen ari den Munduko Surf Txapelketako azken errondetara gerturatzen ari da Imanol Yeregi. Gaur goizean hirugarren kanporaketa gainditu du lehen postuan, eta orain final-laurdenetarako txartela lor dezake. Kanporaketa 13:40 inguruan hasiko da eta hemen ikus dezakezue zuzenean.

Hirugarren errondan 10.60ko puntuazioarekin lehena izan da Yeregi, Taylor Hutchison (10.00), Leonardo Calvo (8.80) eta Thierno Samberen (3.53) aurretik. Hurrengo kanporaketako aurkariak hauek dira: Daiki Tanaka (Japonia), Jeremy Flores (Frantzia) eta Miguel Blanco (Portugal).