Munduko Surf Txapelketan aurrera jarraitzen du Imanol Yeregik

Baleike 2017ko mai. 26a, 14:33
Imanol Yeregi Miarritzeko Munduko Txapelketan. Argazkia: ISA/Sean Evans

Miarritzeko Munduko Surf Txapelketako hirugarren errondarako sailkatu da Imanol Yeregi gaur eguerdian.

Bigarren errondako kanporaketan Joan Duru frantziarra izan da onena 14.84 punturekin; Imanol Yeregi bigarren postuan sailkatu da, bi olatu onenekin 13.06ko puntuazioa lortuta; hirugarren Leon Glatzer alemaniarra izan da (6.07) eta laugarren Pedro Jose Fernandez Mateo dominikarra (5.63).

Hirugarren errondan (64 onenak), Taylor Hutchison (Zelanda Berria), Thierno Sambe (Senegal) eta Leonardo Calvo (Kroazia) izango ditu aurkari.