Eki gauean dantza egiteko deialdia egin du Astinduk

Baleike 2017ko mai. 26a, 13:54

Ekainaren 23an, San Joan bezperan, Eki gaua ospatuko du Astindu dantza taldeak. Horretarako, dantzariak behar ditu, eta deialdi zabala egitea pentsatu dute.

Ekainaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango dira entseguak, Torreberrin. Arantza Iglesias dantzari eta koreografoa izango da irakaslea eta 18:00etatik 20:00etara izango dira klaseak.

Astinduko bazkideek doan izango dute, eta gainerakoek 20 euro ordaindu beharko dute. Izen-ematea astindu.zde@gmail.com helbidera bakoitzaren datuak bidalita egin behar da. Azken data ekainaren 2a izango da.