Umeen Duatloian izen-emateko epea luzatu egin da

Baleike 2017ko mai. 26a, 10:21

Igandean, maiatzaren 28an, jokatuko da Umeen III. Duatloia Alai auzategian. Izen-ematea atzo amaitzen bazen ere, antolatzaileek igande arte luzatu dute epea.

Hala, igande goizean ere izen-emateko aukera izango da Victoriano Arrate etorbidean kokatuta egongo den irteera puntuan. Mahaiak 10:30ean egongo dira zabalik.